Txantiloietan oinarritutako webguneak egiten ditugu, baita hasiera-hasieratik programatutakoak ere. Bilatzen ari zaren horretara egokitzen gara.
Webguneak elikatzen ditugu. Hainbat formatutako materiala sortzen dugu: testu idatziak, bideoak, argazkiak...
Webgunerako sortzen dugun materiala sare sozialetan ere erabiltzen dugu, eta alderantziz. Sare sozialak maiztasunez elikatzen ditugu.
Webguneak izandako harrera aztertzen dugu, neurketak egiten ditugu eta datuen irakurketaren arabera hobekuntzak egiten ditugu.
Tablet eta mugikorretarako aplikazioak egiten ditugu. Responsive izeneko atari digitalak ere egiten ditugu, edozein gailutara egokituko diren webguneak, alegia.
Webgune baten beharra ez badaukazu, baina interneten presente egon nahi baduzu, micrositea sortu eta kudeatuko dizugu.
Bloga sortzeaz gain, edukiak diseinatu eta sortzen ditugu, nola bideoan, hala testu idatzian.