Enpresaren balio diferentziala aztertuko dugu eta balore horiek garatuko dugun plan estrategikoaren oinarria izango dira. Briefinga egin ondoren garatuko dugu lortu beharreko helburuak zehaztuko dituen plana.
Jarraitu beharreko urratsak zehazten ditugu: egin beharrekoak diseinatzen ditugu eta denboran kronologikoki ordenatzen ditugu.
Edukia sortzen dugu: prentsa oharrak, testuen idazketa, komunikatuak eta dossierrak, newsletterrak, elkarrizketak... Hedabideekin topaketak eta prentsaurrekoak ere antolatzen ditugu.
Komunikazio planak izandako bilakaera zehaztasunez eta xehetasunei erreparatuz aztertzen dugu.
Komunikazio kanpainarako edukia diseinatzen eta sortzen dugu: logoak, liburuxkak, testu komunikatiboak -notak, sare sozialetarako edukia-, bideoak, argazkiak...
Kanpainetarako sortzen dugun materiala hedatzen dugu, nola bide tradizionaletatik, hala Internetek ahalbidetzen dizkigun hainbat bideetatik.