Lege oharra

Lege oharra

WEBGUNE HONEN JABEAREN NORTASUNA

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.ikom.es webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

Izen soziala: Ikom Irudi eta komunikazioa S.L
IFK zenb.: B-20928982
Helbidea: Kale Nagusia 8 ezkerra, 20248 Arama (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943679947
Helbide elektronikoa: info@ikom.es

 

JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

IKOM IRUDI ETA KOMUNIKAZIOA www.ikom.es osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.

www.ikom.es webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi IKOM IRUDI ETA KOMUNIKAZIOA, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.ikom.es webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, IKOM IRUDI ETA KOMUNIKAZIOA berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.

www.ikom.es webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik IKOM IRUDI ETA KOMUNIKAZIOA jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.

 

EDUKIAK ETA ESTEKAK

Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.

IKOM IRUDI ETA KOMUNIKAZIOAk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

IKOM IRUDI ETA KOMUNIKAZIOA ez da inoiz ere gure guneko edukiak erabiliz gauzatutako erabilera okerraren erantzule izango; hala, erabilera oker horren erantzule bakarra edukiak eskuratu eta erabiltzen dituena izango da.

Halaber, gure web orriko esteka eta bilatzaileetatik abiatuta aurki daitezkeen hirugarren pertsona edo erakundeen web orriei dagokienez, gure enpresa ez da orri horiek daukaten informazioren erantzule.