Nor gara

2007az geroztik
Bezeroa epizentroa da. Gure helburua zure helburuak betetzea da eta horretarako gure tresna,  komunikazioa da.

IKOM jaio zenetik gure ilusioa zure markari distira ematea da. Distiratsua izatea nahi dugu.

Esperientziadun hasiberriak.

Gure bidea Araman hasi zen, 2007. urtean. Ilusioz emandako lehen urrats horiek eta gero Ibarrara etorri ginen, Apatta-Erreka industrialdera. Gure bidean aurrera jarraitzeko urrats handia eman genuen.

KOMUNIKAZIO AGENTZIA KREATIBOA

Komunikazioa pasio, gure afizioa ofizio bilakatu dugu.

Irudi eta komunikazioa.

Gure lana komunikatzea da eta horretarako erreminta ugari erabiltzen ditugu, betiere kontsumo-ohiturak kontuan izanda.

KOMUNIKAZIO AGENTZIA KREATIBOA

Begirada etorkizunean jartzen dugu: ekintzaileak eta berritzaileak gara.

Atzean gelditu gabe.

Bizitakoari so eginez egiten dugu aurrera, esperientziak eskarmentua eman baitu. Etengabe aldatzen den munduan, aldaketa guztietara egokitzeko kapaz gara.

KOMUNIKAZIO AGENTZIA KREATIBOA

Zergatik aukeratu gu?

Harremana

Etengabeko harremana daukagu bezeroarekin, hasieratik amaieraraino. Elkarrekin garatzen dugu proiektua.

Espezializazioa

Zerbitzu integrala eskaintzako gai gara profesionalez osatutako lan taldea saretu dugulako.

Fidagarritasuna

Esperientzia eta, bereziki, bezeroen feedback ona dira gure bermerik onenak.

Ilusioa

Lana lehen eguneko ilusio berberarekin egiten dugu. Gure pasioa da hau.

Inteligentzia gauzak erlazionatzeko sortze-gaitasuna da”
Pedro Miguel Etxenike