APARTURE FORUM

EKITALDIA


Aparture Euskadiko etxebizitza turistikoen elkarteak Donostiako Kursaalean antolatu zuen ekitaldiaren antolakuntzan lagundu genien. Koordinazio lanak jorratu genituen, ekitaldi aurreko ikus-entzunezkoen doikuntza, bitarteko pantailaren diseinu eta emisio kudeaketa eta hizlarien aurkezpenak Apartureren irudira egokitzeko lanak exekutatu genituen.

Gala ezagutzera emateko komunikazio beharrak ere gure kargu egon ziren. Save the date mezuak, gonbidapen emailak, zenbait egunkaritarako faldoiak eta komunikabideekin harremanak, bai faldoia txertatzeko eta baita prentsa-oharraren zabalkunderako, geuk kudeatu genituen.