Fundibide, uraren zirkuitutan irtenbideak ematen liderra den enpresarentzat egindako dosierra. Online eta offline edizioetan prestatutako dokumentu honek enpresak eskaintzen duen produktu eta zerbitzuei buruzko aurkezpen korporatiboa jasotzen du. Bertan hornitzailearen katalogoetan oinarritutako informazioa bildu da produktu bakoitzaren xehetasun guztiak Fundibideren identitate korporatiboarekin uztartuz.
Txosten honen maketazioa gainera, lehiaketa publikora aurkezteko egokitu da Fundibideren identitate korporatiboa errespetatuz eta lehiaketako oinarriak kontuan hartuz. Dokumentazioa digitalki aurkezteko prestatu arren, inprimatzeko bertsiora ere egokituta dago.



Created by userikom | 2022-12-29